ARIN! 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako programa da. Jolas sistematizatuan oinarritua, ikaskuntzan parte hartzen duten eta hobeki ikasten lagunduko dieten trebetasunak eta gaitasunak bultzatzen ditu.
Zergatik ARIN!?
IKASTEN IKASTEKO behar diren gaitasunak eta trebetasunak garatzeko.
Su título va aquí
cscscscsc
ARRETA ETA KONTZENTRAZIOA
Funtsezkoa ikaskuntzan. Arretaren bidez, haurrak garrantzia duen horretan jartzen du arreta, eta kontzentrazioaren bidez, arreta jarriko du ikaskuntza sortzeko behar den denboran. Trebetasun horiek jolasaren bidez estimulatzea funtsezkoa da haurrengan garapen egokia lortzeko.
OROIMENA
Oroimen onak ikasten eta gogoratzen laguntzen du, baina baita norberarengan konfiantza
handiagoa izaten ere. Garunaren plastikotasunari esker hezi eta indartu daiteke oroimena. Jolas didaktikoetan asko indartzen da trebetasun hori.
ARRAZOIBIDE LOGIKO-MATEMATIKOA
Zenbakiak edo kopuruak ikusteko eta haiekin eragiketak egiteko modu abstraktuarekin lotutako trebetasuna eta gaitasuna da. Funtsezkoa da haurren garapen intelektualerako, eta logikoak izaten, modu ordenatuan arrazoitzen eta pentsamendu, kritika eta abstrakziorako gogamen prestatua izaten laguntzen die.
ARAZOEN KONPONBIDEA
Ikasitakoa erabiltzeko, antolatzeko eta bizitzan zehar aurkituko diren arazoei irtenbidea bilatzeko gaitasuna da. Jolas sistematizatuek gaitasun hori indartu eta garatzen dute.
PENTSAMENDU KRITIKOA
Ikasten ikasteko gaitasuna garatzen du haurrengan, bere autonomia, buru-irekitasuna,
sinesmenekiko, sentimenduekiko eta arrotzekiko sentsibilitatea eta bizitzaren erronkei aurre egiteko modua indartuz..
SORMENA ETA IRUDIMENA
Funtzio kognitibo horrek bereganatutako ezagutzak elkartu, aztertu eta interpretatzen ditu, ideia berriak sortzeko. ARINen jarduerek pentsamendu sortzailea sustatzen dute eta ikaskuntzan onurak ekartzen dituzte, bai eskolarako bai eguneroko bizitzarako. Aldaketara egokitzeko gaitasuna eta arazoak konpontzea hobeak dira pertsona sortzaileengan!

Jolas didaktikoak eta jolas-jarduerak
Pedagogoek eta neuropsikologoek hautatu eta diseinatutako taldeko eta banakako jokoetan parte hartuz ikasten dute haurrek.
Erronka eta on line joko motibagarriak.
Horiek lagunduko diete funtsezko gaitasun intelektualak lantzera, etorkizun aldakor eta
etengabeko bilakaerari aurre egiteko arrakasta-bermearekin.




Erronka eta on line joko motibagarriak.
Horiek lagunduko diete funtsezko gaitasun intelektualak lantzera, etorkizun aldakor eta
etengabeko bilakaerari aurre egiteko arrakasta-bermearekin.
Lanbide taldea
Neuropsikologoek eta hezkuntzako profesionalek (pedagogek, maisu-andereñoek, psikologoek…) oinarri metodologikoa sortu dute eta proposamen didaktikoak diseinatu, garatu eta hautatzeko lan egin dute.
Aldian behingo txostenak eginez. Txosten horiek gurasoei eta tutoreei bidaliko dizkiete,
trebetasun eta gaitasun desberdinetan izan duten aurrerapena behatzeko.





Ikastetxeak
Guraso Elkarteei eta ikastetxeei eskolaz kanpoko jolas dibertigarri bat eskaintzen dizuegu, haurrentzako onura ugarirekin.
Ikastetxeak
Guraso Elkarteei eta ikastetxeei eskolaz kanpoko jolas dibertigarri bat eskaintzen dizuegu, haurrentzako onura ugarirekin.



KOKAPENA
Urkixo Zumarkalea, 52, 48011. Bilbo, Bizkaia
ORDUTEGIAK
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:30era
KONTAKTU
946 46 68 67 info@arineduca.com
Utz iezaguzu mezu bat
Gure pribatutasum politika eta eranbiltzeko baldintzak onartzen dituzu